Lege oharra
Izen soziala
Uztailaren 11ko Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, jarraian datu hauek jasotzen ditugu:
dominio web web-domeinuaren titularra IXO RESTAURACIÓN S.L. enpresa da, B20659280 IFK zenbakiduna, Avenida de Zurriola, 1, Donostia/san Sebastian, 20002 , Gipuzkoa helbidea duena.
Erabiltzaileak
Atari honetan sartzean eta/edo ataria erabiltzailean, erabiltzaile bilakatzen zara, eta atarian sartzen eta/edo ataria erabiltzen duzun unean, hemen zehaztutako erabilera-baldintzak onartzen dituzu. Baldintza horiek aplikatuko dira, derrigorrez bete beharreko bestelako kontratazio-baldintza orokorrak edozein direla ere.
Datu pertsonalak babesteari buruzko informazio-politika
Webgune honetatik eratorritako fitxategi automatizatuen titular arduraduna den heinean, IXO RESTAURACIÓN S.L.k datu pertsonalak babesteko eta tratatzeko politikaren berri ematen die haren web-orria bisitatu eta erabiltzen dutenei, eta politika hori aplikatuko da datu pertsonalak jasotzen dituzten inprimakietako bat betetzen denean. Hala, datu pertsonalak babesteko araudiak xedatutako betebeharrak betetzen dira.
Gure webgunearen erabiltzaileengandik jasotako datu pertsonalak dagokion fitxategian gordeko dira. Fitxategi hori, era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean jasota dago, eta IXO RESTAURACIÓN S.L. da horren erantzule. Beharrezko datuak baino ez dira bilduko, dagokion kasuan adierazitako helbururako, eta horiek gabe ezingo da erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak eman.
Datuak babesteko araudiak ezarritakoari jarraikiz, IXO RESTAURACIÓN S.L.k beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzen ditu, datu pertsonalen segurtasuna ziurtatzeko eta horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea ekiditeko, teknologiaren egoera kontuan izanik, betiere.
Eskubideak
Web honen erabiltzaileek haien datu pertsonalak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta horiei kontra egiteko eskubideak dituzte (ARCO eskubideak).
Eskubide horiez baliatu behar izatekotan, erabiltzaileek idatziz egin dezakete hori. Horretarako, IXO RESTAURACIÓN S.L.ren aipatutako helbidera postaz gutun arrunta bidal dezakete, haien nortasuna egiaztatzen duen agiri baten kopia erantsita, edo info@muka.eus helbidera mezu elektronikoa bidali
Aukerakotasuna
IXO RESTAURACIÓN S.L.k web-orriaren erabiltzaileei jakinarazten die web-orriaren zerbitzuetara eta edukietara sartzeko eta horietan erregistratzeko inprimakietan eskatzen diren datuak aukerakoak edo halabeharrezkoak diren.
Halaber, uztailaren 11ko Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legea betez, IXO RESTAURACIÓN S.L.k baimena eskatzen die helbide elektronikoa erakundearen merkataritza-, sustapen- eta hedapen-helburuetarako erabiltzeko. Horretarako, dagokion laukia markatuz, gure webgunearen erabiltzaileek onartu egiten dute haien datu pertsonalak helburu horietarako erabiltzea, eta e-mail, fax, SMS, MMS edo berehalako mezu, sare sozial edo beste edozein bitarteko elektroniko edo fisiko bidez orain eta etorkizunean jakinarazpenak bidaltzea, erakundeak eskainitako produktuekin eta zerbitzuekin lotutako merkataritza- eta hedapen-komunikazioa xede izanik.
Datuak lagatzea
Ez zaizkie gure webgunearen erabiltzaileek emandako datuak hirugarrenei lagako, legezko betebehar batek hala agintzen ez badu. Horrez gain, IXO RESTAURACIÓN S.L.ren usteko balu datuak lagatzea beharrezkoa dela erakundearen bidezko helburuetarako, pertsonari baimena eskatuko dio aurrena.
Aldizka eguneratzea
Baliteke IXO RESTAURACIÓN S.L.k Pribatutasun Politika hau eguneratzea legezko betebeharrei jarraikiz, edo Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrak edo eskumena duten estatuko edo Europako Auzitegiek emandako irizpideei egokitzea.
Datuen egiazkotasuna
Edonola ere, erabiltzaileak izango dira emandako datuak egiazkoak izatearen erantzule, eta haien erantzukizuna da ere IXO RESTAURACIÓN S.L.ri jakinaraztea horietan aldaketarik egon den. Ildo horretatik, erakundeak ez du inolako erantzukizunik horren gainean.