Gure muina
Mukan, oso eroso sentitzen gara txingar artean; horrelakoak gara eta horrela ikusten dugu gaur egungo sukaldaritza. Sukaldaritzaren eta suaren arteko loturari begirada garaikidea eman nahi izan diogu.

Esperientzia paregabea
Barra da gure jantokiaren erdigunea. Barran, bertatik bertara disfruta dezakezu esperientzia, txingarren berotan partekatzeko pentsatuta dagoen proposamena dastatzen duzun bitartean.

Gure sukaldeko protagonista
Ia gure karta guztia parrillan prestatzen dugu; bada, parrilla irekiaren inguruan eta jatetxe guztiaren ikuspegiarekin, zure platerak nola egiten ditugun ikusi ahalko duzu, eta lantaldekoa zarela sentituko duzu.

Bizi nahi al duzu esperientzia?
Eseri gure barran eta prestatu gozatzeko. Erreserbatu.